EUSKALDUNA 2–4 ASTRABURUKO
Golak: Arkaitz "Baxur" Urdapilleta, Iker "Palomas" Ramirez.
ARETO FUTBOLA, NAZIONAL B. Partida garrantzitsua. Partida ez zen oso ondo hasi astean zehar ez baitzen behar bezala entrenatu. Atsedenaldira 0-0ekoarekin ailegatu ziren. Bigarren zatian dena emateko prest atera ziren andoaindarrak eta intentsitate puntu bat gehiagorekin atera ziren kantxara. Intentsitate horren ondorioz Urdapilleta etxekoen atezainak falta bati esker etxekoen lehen gola sartzea lortu zuen. Jarraian, partidako jokaldia etorri zen, Urdapilleta eta Ramirezen konexioa azaldu zenean kantxan, NBAko All Star jokalariak bailiran "Halley Up" bikain bat eginez, lehenengoak bere atetik eskuz baloia bikain jarriz eta bigarrenak buruz ederki errematatuz. 2-0 etxekoen alde, beraz. Partida erabat bideraturik zutela ematen zuen baina amaitzeko hamar minutu falta zirenean urdiñen gainbehera etorri zen. Partidatik erabat atera ziren eta minutu batean Astraburukoek. Bost minuturen faltan partida beren alde jartzea lortu zuten hirugarren gola sartuaz. Beste jokaldi batean Astraburukoek laugarren gola sartu zuten. Emaitza honek oraindik eta biziago jartzen du jaitsierarako borroka. Infernura joateko bi txartel daude, eta hautagaiak bost dira. Animo Euskal!!! Gora etorri beharra dago eta azkar gainera!!!!.
Laudioko Izkepot–Euskalduna Nac.B
Larunbata, 07. 18:30 Laudioe
MARTU KIROL 9–5 EUSKALDUNA
ARETO FUTBOLA, 3. MAILA. Espetxean jokatzen zutenez, partida sailkapenerako ez da kontutan hartzen. Partida amaitzean aurkariek eskerrak eman zizkiguten ordubetez zoriontsu egiteagatik. Esperientzia polita izan da, errepikatzeko gogoz daude.
Oiartzun–Euskalduna Areto 3M
Ostirala, 06. 20:45, Oiartzun