Leizaran eskubaloi taldea, kronikak eta partidak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mar. 5a, 17:35

Leizaran 23–23 Zumaia
SENIOR NESKAK. Partida nahasia jokatu zuten larunbatean Andoaingo senior neskek. Ez ziren oso ongi hasi eta amaiera aldera ihes egin zien garaipenak. Ia partida osoan aurretik joan baziren ere, azken segundoan aurkako penalti batek berdinketara eraman zituen bi taldeak. Bigarren fase hau ez dute oso ongi hasi gure neskek.

Leizaran 19–25  Oñati
JUBENIL MUTILAK. Partida zaila zela  bazekiten hasieratik, taldekide asko falta baitziren eta lehen sailkatuaren aurkako partida baitzuten aurrean. Taldeak partida ona jokatu zuten, lehen zatia orekatua izan zelarik. Hala eta guztiz ere, aurkariek jokalari gehiago zituzten eta bigarren zatiaren erditik aurrera freskotasun gehiago izan zuten. Honela, emaitza euren aldera eraman zuten partzial handi batekin.

 

PASA DEN ASTEBURUKO EMAITZAK
Arrasate    26–33    Ernio SenM
Leizaran SenN    23–23    Pulpo
Leizaran JubN    15–12    Zarautz”B”
Leizaran JubM    19–25    Aloña Mendi
Lezo    20–17    Leizaran KadN
Aloña Mendi    25–23    Leizaran KadM
Pulpo”B”    18–26    Leizaran InfM
Leizaran InfN    20–28    Aloña Mendi”B”

ASTEBURUKO PARTIDAK
Leizaran Ernio SenM–Zarautz
Allurralde. Igandea, 8. 11:30
Bera Bera–Leizaran SenN    
Bidebieta. Larunbata, 7. 18:15
Leizaran JubN–Ereintza
Allurralde.    Larunbata, 7. 17:30
Zarautz–Leizaran JubN
Zarautz. Igandea, 8. 12:00
Leizaran KadM–Ereintza
Allurralde. Igandea, 8. 10:00
Leizaran KadN–Urnieta
Allurralde. Larunbata, 7. 16:00
Leizaran InfM–Elgoibar
Allurralde. Larunbata, 7. 11:00
Lezo–Leizaran InfN A
Pasai Donibane. Larunbata, 7. 10:15
Leizaran InfN B–Urola
Allurralde. Larunbata, 7. 09:45

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!