Euskalduna Andoain, kronikak eta partidak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mar. 5a, 17:34

AMAIKAK BAT 1–0 EUSKALDUNA
ERREGIONALA. Urdiñek punturen bat bederen eskuratu nahi zuten sailkapenean batzuren eta besteen arteko aldea handitzeko. Lehen minutuetan Andoaingoak hobeto aritu ziren, baina aurkariak gola sartu eta zelaian erakusten ari ziren nagusitasuna hankaz gora geratu zen. Bigarren zatia antzekoa izan zen. Urdiñak saiatu arren, aukera garbienak etxekoenak ziren. Eskerrak Ezkurdia atezainari!

MARIÑO 0–2 EUSKALDUNA
Golak: Axier Ceballos, Axier Extremera.
OHOREZKO JUBENILA. Partidak ez zuen kalitate handirik izan, gaitzerdi, garaipen garrantzitsua lortu zuten eta. Meritu handikoa da azken jardunaldietan taldea egiten ari dena. Ezin dute jokalari guztiekin lehiatu eta hala eta guztiz ere, denboraldi bikaina osatzen ari dira.

EUSKALDUNA A 1–1 anaitasuna
Golak: Iker Jimenez.
KADETEAK. Ezin izan zuten Azkoitiko taldea garaitu. Jokoa antolatzeko arazoak  izan zituzten. Aurkaria fisikoki indartsuagoa zen. Aurkarien golari berehala erantzun zioten urdiñek. Aukerak izaten jarraitzen dute Bejaranoren mutilek, sailkapeneko bigarren postuari eutsiz.

EKINTZA 4–1 EUSKALDUNA B
KADETEAK.

PASAJES 3–2 EUSKALDUNA
Golak: Imanol Igarategi, Beñat Arizaga.
INFANTILAK. Kemen handia erakusten ez denean,  zail samarra da garaipena eskuratzea. Sartutako bi golak ez ziren aurkaria garaitzeko nahikoak izan.

ALOÑA MENDI 4–1 EUSKALDUNA
INFANTILAK, F11.

 ASTEBURUKO PARTIDAK
Euskalduna Pref–Zumaiako
Larunbata, 7. 16:30, Allurralde
Euskalduna JubM–Beasain
Larunbata, 7. 18:30, Allurralde
Lazkao–Euskalduna Kad 1A
Larunbata, 7. 12:00, Lazkao
Intxurre–Euskalduna Kad 1B
Larunbata, 7. 11:00, Alegi
Intxaurdi–Euskalduna KadN F8
Igandea, 8.13:00, César Benito
Intxaurrondo–Euskalduna InfM
Larunbata, 7. 13:15, Matigoxotegi
Euskalduna F11 InfM–Aralar.Intxurre
Larunbata, 7. 11:45, Allurralde
Allerru–Euskalduna InfN F8
Larunbata, 7. 10:30, Lezo
Lengokoak–Euskalduna AleM
Igandea, 8. 10:00, César Benito

ESKOLARTEKOA
Ikastola 6 B–Udarregi 6 B
Ikastola 6 A–Urnieta 6 B
Larunbata, 7. 09:30, Allurralde
Lsb 5–Udarregi 5 A
Ondarreta 5–Landaberri 5
Larunbata, 7. 10:30, Allurralde
Landaberri 6–Ondarreta 6
Larunbata, 7. 09:30, Mitxelín
Udarregi 6 A–Lsb 6
Udarregi 5 B–Ikastola 5
Larunbata, 7. 09:30, Usurbil

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!