Urnietako pilotarien albistegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mar. 5a, 17:33

IKASBERRI 28–35 URNIETA
BORJA FERNANDEZ-IÑAKI UNZALU. LARRUZKO PALETA. SENIORRAK. Garaipen berria. Finalerdietarako sailkatua daude. Partida bakarrera eta etxean bertan jokatuko dute, gainera.

AURRERA SAIAZ 22–21 URNIETA
JON PAGOLA-MIKEL GARMENDIA. SENIORRAK. Ez zuten behar besteko tentsio mailarekin jokatu. Udaberri Txapelketako finalerdietan parte hartuko dute, sailkapen buruan baitaude.

M.GARMENDIA-J.P.ARTETXE    10
MARKINA    22
JUBENILAK. Zaramagako Txapelketako lehen jardunaldian ez zuten hasiera ona izan. Aurrez aurre maila handiko bikotea baitzuten. Hasiera parekatua izan arren, gerora galdu egin zuten.

ZESTOA 15–22 URNIETA1
JULEN LOITEGI-AHETZE ETXEBERRIA. KADETEAK. Haien taldeko sailkapen buruan izan eta Etxeberria gaixo egon arren, partida jokatu eta beste garaipen bat eskuratu zuten. Final laurdenetara doaz.

GURE TXERU 18–22 URNIETA3
AITOR PAGOLA-ANDER OIARBIDE. KADETEAK. Pagolaren urduritasunak Getarian jokatu zen norgehiagoka ohikoa baino orekatuagoa izatea eragin zuen. Bere talde kide Oiarbidek maila ona erakutsi eta azkenean neurketa garaile izanda amaitu zuten. Final laurdenetara doaz.

URNIETA2 22–16 ZARAUTZ2
UNAI GARIN-ARITZ LIZASO. KADETEAK.
Partida hasiera ikusgarria izan zen. Markagailuan bi taldeen artean zegoen aldea horren lekuko; 11-2, 17-7. Lehen postua eskuratzeko gogoak tarteko, urnietarrak urduritu ziren. Pilotakadak galtzen hasi eta zarauztar aurkariak markagailuan gerturatzen zihoazen. Azkenean ordea, urnietarrek duten maila erakutsi eta partida irabazi zuten, final laurdenetara ailegatuz.  

URNIETA1 11–18 OIARPE3
JON EZENARRO-MIKEL IMAZ. INFANTILAK. Oiartzuar aurkariek segurtasun osoz jokatu zuten. Ezenarrok ondo jokatu zuen, Imaz hobetzen doa.

USURBIL 18–6 URNIETA2
SERGIO ODRIOZOLA-CAMILO RUIZ. INFANTILAK. Usurbildarrek maila handiagoa erakutsi zuten. Hobetuz doaz Odriozola eta Ruiz.

HERNANI3 18–13 URNIETA3
ODEI IBARGOIEN-JON ANDER IGUARAN. INFANTILAK. Infantil mailako lehen urteko kirolarik izanik, etxekoek oraindik jokatzeko modua hobetu dezakete.

MUNDARRO 35–15 URNIETA1
AHETZE ETXEBERRIA-UNAI AROZENA. TRINKETA. Partidaren lehen zatian ederki defendatu ziren urnietarrak. Azkenerako ordea, Astigarragakoen indar, gaitasun eta logika nagusitu ziren.

OIARPE3 35–25 URNIETA3
JULEN LOITEGI-AITOR PAGOLA. TRINKETA. Hasiera kaxkarra izan zen urnietarrentzat. Punturik eskuratu gabe, oiartzuarrek jada hamaika tantoko aldearekin aurreratu baitziren markagailuan. Horrek partida amaiera arteko bidea baldintzatu zuen. Urnietarrak lekuz aldatu ziren, nabaritu zen norgehiagokan. Baina ezin izan zieten aurre hartu aurkariei.  

URNIETA 40–25 HERNANI
JON PAGOLA- IZADI GRAJAL. TRINKETA. Afizionatu mailako finalerdia irabazi zuten, baita maila gorenera igotzea lortu ere. Ondorioz, Gipuzkoako Trinketa Txapelketako finalera ailegatu dira. Larunbat honetan jokatuko dute Villabonako Behar Zanakoen aurka.

 

ASTEBURUKO PARTIDAK
Eskuz binaka, Seniorrak
Gipuzkoako Trinketa Txapelketako finala. Urnieta (Izadi Grajal-Jon Pagola)- Behar Zana (Villabona)
Irura. Lar,7. 15:30

Eskuz binaka, Infantilak
Urnieta 1- Intza 1
Urnieta. Lar,7. 16:00

Eskuz binaka, Infantilak
Urnieta 3- Mundarro
Urnieta 2- Hernani 3
Astigarraga. Lar,7. 16:00

Eskuz binaka, Alebinak
Udarregi 2- Egape/Urnieta
Andoain. Lar,7.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!