Urnieta K.E. futbola: kronikak eta asteburuko ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mar. 5a, 17:33

Urnieta 0–2 Amara Berri
Infantilak. Partida eskasa. Lehen zatian ez zuten ia gol aukerarik sortu eta aldiz, atzealdean egindako akats bat baliatuz, kanpotarrak aurreratu egin ziren. Bigarren zatia oso bestelakoa izan zen. Etxekoak askoz hobeto jokatu eta, aukera garbiagoak sortu arren, kanpotarrek bigarren gola lortu eta gero, esku hutsik gelditu ziren.

URNIETA 2–1 BETI GAZTE
Golak: Ion Oruna, Juankar.
KADETEAK. Partida eguerdian jokatuagatik, etxekoek esnatzerako atsedenaldia iritsi zen golik gabeko berdinketarekin. Bigarren zatian joko apur bat ikusteko aukera izan bazen ere, gehiegi kosta zitzaien arerio ahula gainditzea. Kostata markagailuan aurrea hartu, eta hamar minuturen faltan lesakarrek berdindu ondoren, azken minutuan lortu zuten garaipenaren gola.

INTXURRE 3–4 URNIETA
Golak: Iban Bruna, Aitor Beldarrain, Endika, Andoni.
JUBENILAK. Alegiako harri txintxarrezko zelai zailean garaipen garrantzitsua lortu zuten Iñakiren mutilek. Hasi orduko lehen gola egin zuten eta lehenengo zatiaren amaieran bigarrena. Bigarren zati parekatuan hiru gol jaso eta beste bi egin zituzten, horietako bana penalty bidez. Lehen itzulia amaituta, sailkapeneko hirugarren tokian eta gora begira daude.  

OSTADAR. 8–0 URNIETA
NESKAK

Urnieta 2–1 Behobia
Golak: Iñigo Andres, Imanol Bandres.
ERREGIONALA. Berebiziko garrantzia duten hiru puntu lortu zituzten gorritxoek partida parekatu batean. Lehen zatian urnietarrak ongi aritu arren, kanpotarrak aurreratu ziren korner baten bidez. Zorionez, aurreko jardunaldietan gertatu ez bezala, etxekoak partidari buelta emateko gogo biziz irten ziren. Horrela, bigarren zatiko erdialdean, Albert Fuentes-ek falta bat jaurti eta Iñigo Andresek, burukada on bati esker partida orekatu zuen. Eta bukaerarako gutxi falta zela, Imanol Andresek, ezkerrez egindako jaurtiketa geldiezin baten bidez, hiru puntuak etxean gelditzea lortu zuen.

Asteburuko partidak
Beti Gazte–URNIETA ERREGIONALA
Mastegi. Igandea 8. 16:30
URNIETA JUBENILAK–Luberri  
Urnieta. Larunbata 7. 16:00
Amaikak Bat–URNIETA KADETEAK  
Errotazar. Larunbata 7. 16:30
URNIETA NESKAK   
Atsedena
Gure Txokoa–URNIETA INFANTILAK  
Matzada. Larunbata 7. 11:00
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!