TALDE LANAREN GAKOA
Ilusioari eta borrokarako betiko grinari eustea dira, taldeko lana eginez eta egiten dugunarekin gozatuz.
Gipuzkoako Itzulia
Berme osoarekin burutzea nahiko genuke, eta irabazten badugu askoz hobe. Bestela, esandakoa, lan txukuna egitera aterako gara.
LANTALDE OREKATUA
Direktibarik ere ez dago taldean. Denok denetik egiten dugu. Bat eginda gaude zuzendariak, txirrindulariak, taldeko eragileak… gaztetxoenek helduagoengan erreparatzen zuten lehen eta orain heldu horiek alboan laguntzeko prest dauzkate. Bat eginda gaude denak, beraz.
NEGU GOGORRA
Inoiz baino gutxiago atera gara errepidera, negua oso petrala izaten ari baita. Lasai gaude, ordea, inguru hauetako talde guztien kasua berdintsua baita. Piskanaka helduko diogu errepideko erritmoari.
IKASKETAK, EZER BAINO LEHEN
Gure txirrindularien lehentasuna ikasketak dira, egun hauetan adibidez haietako askok ez dute entrenatu azterketak direla eta.
KIROLARIEN ETORKIZUNA
Orain bezala jarraitzea da. Gazteak jarraitu nahi badu ez du inolako arazorik izango. Oso harreman ona dugu txirrindulari talde guztiekin. Gure eskolako Aritz, Karlos eta Asier aurten Belcan dabiltza.
ESKOLAREN XXV. urteurrena
Bilera deitu eta lanean jarri nahi dugu, denboraldia martxan jarri eta gero.