Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean deklaratu du gaur Manex Castrok eta epaileak espetxera bidali du, ETAko kide izatea egotzita. Bost egun Ertzaintzaren esku inkomunikatuta egon eta gero, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak adierazi duenez, Manexek torturatua izan dela salatu du.
Bien bitartean, atzo atxilotutako Mikel Garmendiak Ertzaintzaren esku jarraitzen du.