Pandero ikastaroa, Loatzo musika mankomunitatearen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko martxoaren 4a

Loatzo musika mankomunitateak pandero ikastaroa antolatu du apirilaren 20tik ekainaren 15era. Astean behin izango da eta oraindik zehazteko dago tokia. Prezioa: 30 euro, ikasturte osoa. Ikastaroan parte hartzeko ezinbestekoa da Loatzo mankomunitateko herriren batean erroldaturik egotea.     

Izen ematea: Martxoaren 23tik 27ra, Loatzo musika eskolako bulegoetan: Zizurkilgo Bulandegi bidea 23, behea. 943692619 / loatzo@udal.gipuzkoa.net.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!