69 garajeren salmenta Malkar plazan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Villabonako Udalak bandoa kaleratu du gaur, Malkar plazan eraiki diren lurpeko garajeen lehiaketa bidezko salmenta dela eta.

Fleming esparruko (gaur egun Malkar plaza izena duena) lurpeko garajeen eraikuntza-obrak amaitu direlarik, Villabonako Udalak, Villabona Lantzen S.A. bere sozietate instrumentalaren bitartez, eraikineko-2 eta –3 solairuetan dauden 69 garaje-plaza saldu nahi ditu lehiaketa bidez.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek, eskaerak aurkezteko datan Villabonan erroldatuta egon edo bertan lan egin beharko dute.

Eskaerak aurkezteko epea: 2009ko martxoaren 4ko 09:00etatik, martxoaren 18ko 13:30ak arte udaletxeko batzar aretoan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!