Hogeita hiru urtez azpiko eta elite mailako txirrindulariak lehiatuko dira eskualdeko errepideetan. Larraulen hasiko da lasterketa, 10:00etan eta Alkizan izango du helmuga puntua. Guztira, 148,2 kilometroko ibilbidea egin beharko dute txirrindulariek. Larrauldik abiatu eta Goierri aldera, Ordiziara joko du lasterketak. Eskualdera hurbilduko dira gero, eta bost itzuli emango dituzte Alkiza, Asteasu, Aduna, Villabona eta Zizurkil artean. Eguerdiko 13:45 aldera amaituko da lasterketa, Alkizan. Aiztondoko frogak garrantzia berezia du, estatu mailako koparako puntuagarria delako. David Belda izan zen iazko garaile.