Hamairu pilotarik eman zuen izena aurtengo arkupeko txapelketan parte hartzeko eta lau taldetan banatuta lehiatu dira. Lehen taldean, Patxi, Zabala, Luluaga eta Iban aritu dira. Patxi eta Zabalak lortu dute final zortzirenetako txartela. Bigarren taldean Aitzol, Nabarte eta Ugartemendia lehiatu dira, hirugarrenean Alkorta, Txapartegi eta Iraola. Talde honetako Alkortak eta Txapartegik lortu dute hurrengo faserako sailkatzea. Aburuza, Urruzola eta Azpikotak osatu dute laugarren taldea. Aste honetan zehar jokatutako partidetan erabaki da bigarren eta laugarren taldeetako sailkatuak nortzuk diren, eta larunbatean jokatuko dira final zortzirenetako partidak.
Martxoak 20, finala
Larunbat arratsaldetan jokatzen dira arkupeko txapelketako partidak, 16:00etan hasita. Joko bizi eta azkarra eskaintzen dute pilotariek. Datozen asteburuetan jokatuko dira final erdietako partidak eta eguraldi txarrak eragin ezean, martxoaren 20an, ostiralarekin jokatuko da final handia.