Igande goizaldean, Manex Castro Zabaleta villabonatarra atxilotu zuen Ertzaintzak, Apatx tabernan zegoela. ETAko kide izatea egozten zaio, urtarrilaren 12an Hernanin Ertzaintzaren aurka egindako atentatuan zerikusia izatea eta beste atentaturen bat "laster" egitekotan izatea. Manex atxilotu eta gero, bere familiak Hernanin duen etxean lehergailuak egiteko materiala atzeman zuen Ertzaintzak.Villabonako bizilekua ere miatu zuten ondoren.