Aizkardi mendi taldearen 41. ibilaldi neurtua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Martxoaren 29an Aizkardi mendi taldeak antolatutako 41. mendi ibilaldia izango da eta azken urteetan bezalaxe, bi ibilaldiren artean aukeratu ahal izango da:

-Ibilaldi luzea: 8. Euskal Herriko Iraupen Luzeko Ibilaldien Zirkuitorako baliagarria
14 URTETIK GORAKOENTZAT
LUZERA: 46 km. DESNIBELA: 2.500 m. IRAUPENA: 10 ordu (ggb) IRTEERA ORDUA: Goizeko 06:30etan.  ADI ! ORDU ALDAKETA
Ibilbidea: Villabona (61m) - Basopeta (300m) – Eskatzu (512m) - Andatza (560m) - Juanasoro (330m) - Oria-Lasarte (25m) - Gurutzeta (165m) - Santa Barbara (239m) - Hernani (45m) - Pardiola (160m) - Onddi (540m) - Manttale (600m) - Adarra (814m) - Eteneta (710m) - Lapurtxulo (590m) - Leizaran ibaia (70m) – Mandabieta (250m) - Villabona (61m)


-Ibilaldi motza:
LUZERA: 22 km. DESNIBELA: 1100 m. IRAUPENA: 5 ordu (ggb). IRTEERA ORDUA: Goizeko 08:00etan. ADI ! ORDU ALDAKETA
Ibilbidea: Villabona (61m) - Lepasoro (105m) - Eskatzu (512m) - Andatza (560m) - Juanasoro (330m) - Atxulondo (165m) – Erdoizta Basoa (370m) - Belkoain (489m) – Basopeta (300 m) - Villabona (61m).


Izen-ematea doanekoa da: www.aizkardi.com  webguneko galdetegia beteta. Ondorengo datuak behar dira: Federazio lizentzia zenbakia, EHNA edo DNI-a. Izena eta abizena. Ibilaldi luzea edo motza aukeratu. Federatua: bai ala ez. Mendiko taldearen izena.
Informazio gehiagorako: 649 717 182 telefono zenbakira dei daiteke (20:00etatik 22:00etara, astelehenetik ostiralera) edo  ibilaldia@aizkardi.com helbide elektronikoa ere balia daiteke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!