Manex Castro Zabaleta gaztea atxilotu du Ertzaintzak, Auzitegi Nazionalaren agindupean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko mar. 1a, 21:15

Ertzaintzaren agerpen handia izan da eguerdian Olaederra kiroldegiaren eta elizaren inguruan. Orduak zeramatzan bertan. Izan ere, Espainiako Auzitegi Nazionalarekin koordinatuta bart Manex Castro Zabaleta atxilotu du Amasa-Villabonan, ETAko kidea dela egotzita. Atxiloketarekin batera, Ertzaintzak jakinarazi du lehergailuak egiteko materiala aurkitu duela Hernaniko etxe batean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!