Ertzaintzaren agerpen handia izan da eguerdian Olaederra kiroldegiaren eta elizaren inguruan. Orduak zeramatzan bertan. Izan ere, Espainiako Auzitegi Nazionalarekin koordinatuta bart Manex Castro Zabaleta atxilotu du Amasa-Villabonan, ETAko kidea dela egotzita. Atxiloketarekin batera, Ertzaintzak jakinarazi du lehergailuak egiteko materiala aurkitu duela Hernaniko etxe batean.