Gaur goizean, Urnietako San Juan plazan Ertzantzak Mikel Elosegi Olazabal atxilotu du-dagoeneko aske utzi dute-. Dirudienez, plazako aulki batean eserita zegoen beste hiru edo lau lagunekin batera, eta beraien inguruan legez kanpo gelditu den D3M-ko botopaperekin betetako kaxa bat aurkitzen zen. Mikel Elosegi 1999tik 2003ra arte Euskal Herritarrok-eko zinegotzia izan zen Urnietako Udalean, eta Berria egunkariko langilea da.