Kros Luzeko Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ots. 27a, 13:43

Altsasu, 2009-02-22
Eguraldi ezin hobea eta zelaia bera ere paregabe zegoen, beraz gozatzea lortu ahal izan zuten.
Gizonezkoek 10.000 metroko ibilbidea egin behar izan zuten. Dantzaleku arboldegian eraman zuten zatirik handiena. Guztira lau itzuli izan ziren, bertan Mikel Unanuek 50. postuan amaitzea lortu zuen 36:43 minutu egin ostean. Neskek aldiz 7.500 metroko ibilbidea egin behar zuten eta hori lortzeko hiru itzuli eman behar izan zizkioten ibilbideari. Rosa Luenak 11. postuan amaitu zuen 32:11 minutuko erregistroa osatuz. Lan bikaina.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!