Areto futbola, kronika eta partidak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ots. 27a, 13:33

ORIO 1–0 EUSKALDUNA
ARETO FUTBOLA, NAZIONAL B.Hil ala biziko partida jokatu zuen Andoaingo taldeak inauterietako larunbatean Orion. Aukera bikaina talde bat zuloan sartuta uzteko, baina ez zen andoaindarren eguna izan eta etxera esku hutsik bueltatu behar izan zuten. Partida beroketatik hasi zen okertzen, andoaindarrek ez zuten behar den jarrera erakusten eta gero partidan argi islatu zen jarrera falta hori. Lehen zatian partidak ez zuen behar den intentsitatea izan eta aukerak etxeko taldeak izan zituen soilik. Hala ere atezainaren geldiketei esker urdiñak seguru ziren. Partida gaizki zihoan andoaindarrentzat eta erabat okertu zen lehen zatia amaitzeko segunduak falta zirela, defentsan baloi bat galdu eta oriotarren jokalari bat bakar bakarrik geratuz. Atsedenaldian andoaindarren jarrera aldatu zen baina denboraldi honetan gola sartzea oso garesti dago eta esan bezala ez zen andoaindarren eguna izan. Gauzak horrela, jaitsiera sahiesteko borroka pil-pilean jarri da. 4 puntuko tartean lau talde daude.
Euskalduna Areto Nac.B–Astra
Lar, 28. 16:00, Allurralde

AZPEITIKO 5–7 EUSKALDUNA
Golak: Iker Abadia (3), Julen Torregaray (3) eta Aratz Maritxalar.
ARETO FUTBOLA, 3. MAILA. Eguerdian jokatutako partida ondo hasi zen 0-2 irabaziz. Atsedenaldiaren atarikoan eta ondorenean iritsi ziren bi golak. Hortik aurrera zoro-zoro aritu ziren bi taldeak. Aurrea hartu zuen Euskaldunak, baina etxekoek ere ez zuten amore ematen. Hiru puntu hauekin Euskaldunak liderraren puntu berdinak ditu eta bosgarren sailkatuari sei ateratzen dizkio.
Martutene*–Euskalduna Areto 3M
Lar, 28. 11:00, Martutene
*Partida espetxean jokatuko dute. Ez da sailkapenerako kontutan hartuko.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!