Urnietako pilotarien albistegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ots. 27a, 13:33

IV. ESKU PILOTAKO JAIALDIA
Otsailak 27, ostirala. 20:00. Urnieta
1. partida. Lau eta erdian
Koka–Chafe
2. partida.
Promozio Binakako BBK Txapelketa
Olaetxea–Argote / Lasa–Arruti

URNIETA 35–19 LANDARE
XABIER AMANTEGI-ANTTON JAUREGI. LARRUZKO PALETA. SENIORRAK. Partida giltzarria zen eta irabazi dute. Bikain jokatu zuten, pilotakadarik galdu gabe, erasoaldi bakoitzaz gozatuta eta atzelari oreretarra lekuz kanpo utzita. Udaberri Txapelketako finalerdietan izango dira urnietarrak. Etxean jokatuko dute gainera, itzuli bakarreko kanporaketa partida.

URNIETA 30
MARIÑELARENA-URTASUN 15
KARMELE URBISTONDO-ARANTXA GOENAGA. GOMAZKO PALETA. SENIORRAK. Emakumea Pilotari Irekia txapelketako lehen garaipena eskuratu dute Urbistondok eta Goenagak. Jokoan asmatzearekin batera, izandako errendimendu mailarekin oso gustura zirela amaitu zuten jardunaldia.

URNIETA2 37–40 HERNANI3
UNAI GARIN-ARITZ LIZASO. TRINKETA. KADETEAK. Hiru hilabeteko lehiaren ostean, Gipuzkoako Trinketa Txapelketatik kanpo geratu dira urnietarrak. Norgehiagokaz norgehiagoka maila hobetzen joan dira. Kontuan hartzekoa da gainera, haiek baino kirolari bikote nagusiagoen eta maila hobeagokoen aurka jokatu beharra izan dutela.

URNIETA3 22–13 ALDE ZAHARRA1
AITOR PAGOLA-ANDER OIARBIDE. KADETEAK. Azken emaitzak adierazi baino zailtasun gehiago izan zituzten urnietarrek, Donostiako ordezkariak garaitzeko. Baina seriotasunez eta segurtasunez jokatzen dutenean, etxekoen maila handia agerian geratzen da. Azken jardunaldiko emaitza aintzakotzat hartuta, jarraian eskuratutako laugarren garaipena dute. Denboraldiko partida onena jokatu zuten. Udal pilotalekuan bildutako zaletuen txaloetan nabari zen.

URNIETA1 18–5 EPLE
JON EZENARRO-MIKEL IMAZ. KADETEAK. Gipuzkoako Txapelketako aurreko jardunaldietan baino segurtasun gehiagorekin jokatu zuten etxekoek. Oreretakoak garaitzeko arazorik ez zuten izan. Ezenarro eta Imaz ederki moldatu ziren kantxan.

ESKUALDEKO TXAPELKETA
URNIETA2 6–18 INTZA3
SERGIO ODRIOZOLA-CAMILO RUIZ.  INFANTILAK. Azken partida galdu arren, hobeto joka dezakete Odriozolak eta Ruizek, beti ere, norgehiagokan gehiago murgilduta.

URNIETA3 5–18 USURBIL
JON ANDER IGUARAN-ODEI IBARGOIEN. INFANTILAK. Urnietarrek ez zuten ezer egiterik izan, usurbildarrek erakutsitako mailaren aurrean. 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!