Urnieta K.E. futbola: kronikak eta asteburuko ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ots. 27a, 13:32

Urnieta 2-1 GUre Txokoa
Golak: Xuban Ezeiza, Iker Gorjon.
INFANTILAK. Goitik behera kontrolatutako partida batean, urnietarrek gol pila bat sartzeko aukera izan eta azkenean sufritu behar izan zuten. Lehen zatian aukera garbiegirik sortu ez arren, urnietarrena izan zen baloia. Bigarren zatian etorri ziren golak. Lehena, jokaldi polit bat bukatuz. Bigarrena, bakarkako jokaldi bati esker. Kanpotarrek, izan zuten aukera bakarretako batean partida estutu zuen gola lortu zuten. Zorionez, gaztetxoenek ongi defendatu zituzten bukaerako minutuak eta hiru puntuak etxean gelditu ziren.

BASKONIA 2–1 Urnieta
Golak: Zinku.
KADETEAK. Joko eskasa eta atzelariak, aurrelariak baino hobeto moldatu ziren Martuteneko partidan. Etxeko taldea izan bazen ere aukera gehien eta onenak sortu zituena, gorritxoak aurreratu ziren markagailuan. Baina berehala etorri zen Baskoniakoen erreakzioa eta atsedenaldirako aldeko emaitza lortua zuten. Bigarren zatia lo hartzeko modukoa: joko gutxi eta golik ez.

Urnieta 4-7 TouRing
ERREGIONALA. Partida tamalgarria egin ostean, urnietarrek zazpi gol jaso zituzten Touring-en aurka. Emaitza penagarria izan arren, lehen zatia oso orekatua izan zen eta urnietarrek aurretik jartzea lortu zuten Albert Fuentesi esker. Zoritxarrez, kanpotarrek bost minututan markagailua irauli eta atsedenaldira aurretik joan ziren. Bigarren zatian bota zuten urnietarrek lehendabizikoek egindako lan ona. Izan ere, zati honetan erraztasun handiak eman zizkieten oreretarrei. Azken hauek ez zuten aukera galdu eta bost gol gehiago sartu zituzten. Etxekoek aldea txikitzen saiatu eta hiru gol lortu arren, porrot mingarria jaso zuten.

Asteburuko partidak
URNIETA ERREGIONALA–Behobia
Urnieta. Larunbata 28. 17:45
Ostadar–URNIETA NESKAK   
Mitxelin. Larunbata 28. 11:30
Intxurre–URNIETA JUBENILAK  
Elorri. Larunbata 28. 16:00
URNIETA KADETEAK–Beti Gazte
Urnieta. Larunbata 28. 11:45
URNIETA INFANTILAK–Amara Berri  
Urnieta. Larunbata 28. 16:00
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!