Gustuak adina mozorro ez, baina ia-ia. Tamaina guztietako taldeak agertu ziren errepidearen erdiran inauteri giroan dantza eta txantxak egitera. Talde txikiagoek eta bakarkako mozorroek ere kolore berezia eman zioten inauteriari, hala larunbat arratsaldean nola igande goizean. Ostegunetik hasi ziren ospakizunak, Galardi haurreskolan lehenik. Ondoren, ikasleak jaigiroan murgildu ziren. Eta helduenek, Bertxin elkartearen bidez, txokolatada egin zuten eguneko egoitzan.
Argazki gehiago