Ostiral arratsaldean Urnietako ikastetxeek ohiko jaialdiekin ospatu zituzten inauteriak. Egape ikastolan zirkoa izan zen aurtengorako aukeratutako gaia, eta Presentacion de Maria ikastetxean, meteorologia. Larunbat arratsaldean Bosko Anitz aisialdirako taldearen txanda izan zen. Arratsaldeko lauetan San Juan plazan elkartu, eta karroza batekin eta txarangak alaituta, herrigunera inauteri giroa zabaldu zuten lehenik, eta ondoren, Salesiar ikastetxean, mozorro jaialdia eta disko-festarekin amaiera eman zioten jaiari.
Argazki gehiago