Ostiral meheko festa koloretsua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ots. 20a, 18:48

Pedro Maria Otaño ikastetxeak, Jesusen Bihotza ikastola  eta San Millan ikastetxeak ostiral meheko kalejira eta jaialdi koloretsua antolatu dute. Munduko kultura ezberdinak irudikatu dituzte Otañokoek, semaforo politak sortu dituzte ikastolakoek, eta Mexiko ekarri dute Zizurkilera, San Millango txikiek. Dantza saioak eskaini ondoren, elkarrekin meriendatu dute plazan.

Ikus argazki gehiago

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!