Erle txikiek, Kamera kafeko pertsonaiek, sorginek eta ninjek euren antzerki eta dantza emanaldia eskaini eta gero, merienda goxoa egin dute Adunako eskolako ikasleek Ostiral Mehe arratsaldean. Egindako lanarekin gustura geratu dira antzezle eta dantzari txikiak bezala, ikusleak ere.