Herria Kantuz ekimen arrakastatsua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ots. 20a, 12:46

Joan zen otsailaren 14an, Herria Kantuz ekimenaren bigarren saioa izan zen Villabonako kaleetan zehar. Antolatzaileak pozik eta gustura geratu ziren berriro ere partaidetzarekin. “100 pertsonatik gora ibili ginen kantuan, aurreko txandan baino gehiago. Eguraldiak ere lagundu zuen, hotza eginagatik, oraingoan ez baitzuen euririk egin. Eguraldia epeltzen doan heinean jende gehiago biltzea espero dugu hurrengo txandetan", azaldu zuen Alazne Gurrutxaga Oinkariko kideak. Behar Zana elkarteak prestatutako meriendaren ondoren, 19:00etatik aurrera, euskal kantuak izan ziren nagusi herrian. Hurrengo hitzordua apirilaren 25ean izango da; berriro ere parte hartu nahi duen guztientzat irekita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!