Zirkulazio zerga

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ots. 20a, 12:43

Zizurkilgo Udalak 2009ko zirkulazio zerga onartu du eta ondoko bandoa kaleratu du otsailaren 20an:

"2009ko otsailaren 18an, Alkate Dekretuaren bidez, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren 2009 urteko Errolda onartu da, eta hala, jendaurreko informaziora jartzen da, Gipuzkoako Tokiko Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 14.1 artikuluan xedatutakoa betez. EPEA HILABETE BATEKOA izango da, dagokion iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita.
 
-ZERGABILKETA EPEA: 2009ko martxoaren 1etik 31 arte (biak barne).
-Helbideratutako ordainagiriak 2009ko martxoaren 31n pasako dira kontutik.
-Ordainketa lekua: Kutxa, Euskadiko Kutxa, La Caixa, B.B.V.A., Banco Guipuzcoano edo Banco Santander, entitate lankideetan.

Bestetik, garbi geratzen da aipatutako zergabilketa epearen barruan zor horiek ordaintzen ez badira, prozedura exekutiboaren bitartez eskatuko direla eta premiamenduzko errekargua, berandutza interesak eta, bidezko balitz, sor daitezkeen kostuak gehituko direla".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!