Amasa-Villabonara ere iritsi da Iñauteria, Ostegun Gizen egunean.Herriko ikastetxeetako gaztetxoak izan dira protagonista eta 15:00etatik aurrera, kaleak kolorez eta alaitasunez jantzi dituzte. Herri kiroletako pertsonaiak, txorimaloak eta hippyak izan dira gaurko protagonistak eta Iraunkorrak txarangarekin batera egin duten kalejira koloretsuaren ondoren,Udalak eskainitako merienda izan dute. Urteroko zinemakogonbidapena ere ez da falta izan: "Sorgin haranaren bila"emanaldia ikusten izango dira orain.