Euskalduna areto futbola Andoain, kronikak eta partidak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ots. 19a, 18:33

EUSKALDUNA 3–2 ITURRIONDO
Golak: Jon "Robinxou" San Jose, Maikel "Pitxbull" Fernandez, O."Latigo" Lasa.
ARETO FUTBOLA, NAZIONAL B.Salbazio bidean, bilbotarren aurkako partida garrantzitsua. Lehen itzulian 6-0ekoak min eman zien etxekoei, gogotsu irten ziren beraz aurreko itzuliko zorrak kitatu asmoz. Lehen zatia errespetu handiarekin jokatu zen, nahiz eta aukera garbienak andoaindarren aldekoak izan.  Markagailua ez zen mugitu lehen zatian. Bigarrenean bi taldeek errespetua aldageletan utzi eta partidaren bila joan ziren, aukerak oso garbiak eginez. Bi taldeetako atezainen lana ederra izan zen. Hala ere bigarren zatiaren erdialdera Jon San Joseren magia azaldu zen eta areaz kanpotik egindako jaurtiketa bikainari esker 1-0ekoa ezarri zuen markagailuan. Poztasunak ordea ez zuen asko iraungo, Iturriondoko jokalari batek kantxa erdian eskua erabiliz baloia lapurtu eta  1-1ekoa ezarri zuelako. Emaitza hau ez zen inorentzat batere ona, hau dela eta jokoaren intentsitatea igo zen. Etxekoak izan ziren berriz ere gola sartzen lehenak.
Bilbotarrek atezain jokalari taktika ezarri zuten kantxan baina Txinti eta Pedrinen mutilek ederki defendatu zuten egoera hau eta Lasak baloi bat moztu eta ate hutsarekin Euskaldunakoen hirugarren gola sartu zuen. Urdiñak, ordea, ez dira partida bat sufritu gabe irabazteko gai eta 18 segundo falta zirela bilbotarrek bigarren gola sartu zuten. Garaipenak arnas pixka bat hartzeko balio du.
Orioko–Euskalduna Areto Nac.B
Larunbata, 21. 18:00, Orio.

EUSKALDUNA 10–2 XAGUA CLUB
Golak: Julen Torregaray (3), Iker Abadia (2), Ion Rodriguez (2), Ander Barragan, Guillermo Vicente, Aratz Marichalar.
ARETO FUTBOLA, 3. MAILA. Sailkapenean azken postuetan dagoen taldeetako baten aurka, laster jarri zen 2–0, aurretik markagailuan. Partida bideratuta, lasai antzera aritu ziren baina aurkariak berdinketaren gola sartu zuen. Iratzargailuaren antzera, jokalariak esnatu eta golak sartzeari ekin zioten.
Azpeitiko–Euskalduna Areto 3M
Larunbata, 21. 15:00, Allurralde.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!