GANBARA 31–42 BASKOPLASTIKA
SENIORRAK. Bost jokalarirekin aurkeztu zen jokalekura. Patida amaitzea nahikoa izan zen, eta gauzak zeuden bezala emaitza ere ez zen hain txarra izan.
Neke asko pilatu zen eta faltarik egitea galarazita zeukaten, aulkira begiratu eta ordezkorik ez zegoelako.
Hurrengoa: zozketa egiteko zain.
GANBARA 47–76 EASO AMARA
KADETEAK. Partida ona jokatu zuten gaztetxoek, jokoan zehar erakursi zuten talde lana eginez presioa gainetik kentzeko gai direla. Markagailuak alde handia erakusten duen arren ez zen jokoagatik izan. Saskiratze errazetan eta banakako saskiratzeetan -30 hutsegite- uler daiteke porrota. Bestela, partida berdindua izango litzateke.
Hurrengoa: Antigua-Ganbara
Otsailak 28, lar. 18:00. Donostia.