Leizaran eskubaloi taldea, kronikak eta partidak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ots. 19a, 18:32

Leizaran 27–22  Elorrio
SENIOR NESKAK. Partida erraza izango zela uste zuten arren, lana gogotik egin behar izan zuten bizkaitarrak garaitzeko. Ez zen golen alde handia egon markagailuan eta partida hasiera makala izan zuten etxekoek. Hala eta guztiz ere, bi puntuak eskuratzea lortu zuten eta laugarren postuan kokatzen dira oraindik ere. Asteburu honetan gertatu den ustekabeko emaitza baten ondorioz, andoaindarrei Oñatikoei irabaztea besterik ez zaie geratzen igoerako liga jokatu ahal izateko.

ERNIO Leizaran 35–27 Tolosa
SENIOR MUTILAK. Azken emaitzak erakusten duena baino gehiago kostatu zitzaien andoaindarrei bi puntuak lortzea. Partida hasieran etxekoak ongi hasi eta markagailuan aurretik jarri ziren, ordea, tolosarrak esnatu eta aurretik jartzea lortu zuten, atsedenaldira 12-14 iritsi zirelarik. Bigarren zatiaren erdi aldera Leizarangoek buelta ematea lortu zuten eta azken minutuetan kanpokoen gainbeherarekin batera markagailuko abantaila handitzen joan zen. Etxekoek bi puntu garrantzitsu lortu eta Tolosa gaindituz sailkapeneko laugarren postuan dira.

Urnieta 24–27  Leizaran
JUBENIL MUTILAK. Lehen zatian, defentsa ahula erakutsi zuen gure taldeak eta horren ondorioz 13-10 amaitu zen lehenengo zatia. Bigarren zatian, berriz, beste jarrera batekin atera zen taldea eta defentsa sendo batekin, joko eraso anitza erakutsi zuten. Honela, azkar jarri ziren aurretik eta erraz eraman zuten partida bigarren zatian.

Tolosa 29–29  Leizaran
KADETE MUTILAK. Hasieratik amaieraraino partida oso berdindua izan zen, hiru goletako abantailak egon baziren ere. Azken jokaldian Leizarangoek berdinketa hausteko aukera izan zuten baina etxekoek ongi defendatu eta andoaindarrek ezin izan zuten garaipena eskuratu. Lehen itzulia amaiturik Leizarangoak lehen postuan aurkitzen dira eta bigarren itzulia otsaileko azken asteburuan hasiko da.

 

PASA DEN ASTEBURUKO EMAITZAK
Ereintza    18–20    Leizaran JubN
Amaña    15–14    Leizaran KadN
Leizaran InfNA    24–7    Pulpo A

ASTEBURUKO PARTIDAK
Aloña Mendi–Leizaran SenN
Oñati. Igandea, 22. 12:00
Leizaran InfM–Arrasate
Allurralde. Larunbata, 21. 12:15
Arrate Amaña–Leizaran InfN B
Eibar. Larunbata, 14. 12:15

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!