Euskalduna Andoain, kronikak eta partidak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ots. 19a, 18:31

EUSKALDUNA 2–ONDARRU 1
Golak: Igor Artola, Xabi Telletxea.
ERREGIONALA. Bigarren garaipena jarraian, aurreko asteburuan Hondarribi talde zailaren etxean irabazi eta gero. Irabazteko gogoz irten zen etxeko taldea, jakinik gainera lana gogotik egin behar dela Ondarruko taldea garaitzeko. Partida bizia, bai, baina kolore gutxikoa izan zen.
Lehen zatiko 20. minutuan aurkarien atea zulatzera ohitzen ari den Artolak garaipenaren bidea erakutsi zuen. Aurrerak, ordea, berehala berdindu zuen. Minutuak aurrera joan ahala, berdinketarekin sinesten ari ziren ikusleek gogotik txalotu zuten Telletxearen burukada aurkariaren sarrea sartzen.
Hortik aurrera, Andoaingo taldea hiru puntuak ziurtatzeko helburuarekin zelaia aurkariaren esku utzi zuen. Zorionez, azken emaitza ez zen arriskuan egon.
Adi, ostiral honetan:
[Atzeratutako partida]
UPV Baskonia–Euskalduna
Otsailak 20, ost. 08:30. Martutene.

ONDARROA 2–1 EUSKALDUNA
OHOREZKO JUBENILAK. Partida trabatua, ezusteko askorekin. Esku hutsik etxeratu ziren.

EUSKALDUNA A 8–1 EIBARTARRAK
Golak: Julen Barandiaran (2), Alvaro Toledo, Aitor Ugarte, Joanes Iturrarte (2), Iker Jiménez eta Cristian Guijarro.
KADETEAK. Garaipen berria, eta ez da ahaztu behar taldearen martxa: azken sei partidatan bost garaipen eta beste berdinketa bat. Ia beti gertatu ohi den bezala, kosta egiten zaie partidan sartzea. Zorionez, partida erraz atera zuten aurrera. Adi hurrengo bi jardunaldiei, partida interesgarrienak horiexek izango direlako.

EUSKALDUNA B 1–2 MARTUTENE
Golak: Ander Bere.
KADETEAK. Partida lehiakorra aurkari indartsuagoaren aurka. Sartutako golak indar berezia eman zien urdiñei.

EUSKALDUNA 3–1 ILINTXA
Golak: D.Torrecilla (2), Iosu S.Martin.

EUSKALDUNA 3–6 ANTIGUA
INFANTILAK, F-11.

EUSKALDUNA 1–0 BETI ONA
Golak: Iratxe Larraz.
KADETEAK, F-8 Neskak.

EUSKALDUNA 5–URNIETA 1
Golak: Ane Dominguez (2), Aisa Yerrou (2).
INFANTILAK, F-8 Neskak. Urnietarrak modu errazean garaitu zituzten. Etxekoek lau gol egin zituzten eta bosgarrena urnietarrek bere atean sartu zuten.

 

ASTEBURUKO PARTIDAK
EHU Baskonia–Euskalduna Pref
Ostirala 20. 20:30, Martutene
Euskalduna Jub–Burumendi
Larunbata, 21. 15:30, Allurralde
Amaikak Bat–Euskalduna Kad 1A
Larunbata, 21. 09:30,  Deba
Zestoa–Euskalduna KadF8N
Ostirala 20. 18:30, Zestoa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!