Urnieta K.E. futbola: kronikak eta asteburuko ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ots. 19a, 18:30

Internacional 0–1 Urnieta
Gola: Iker Gorjon.
INFANTILAK. Partida itsusia jokatu arren, hiru puntuak ekarri zituzten Urnietara. Orekatua izan zen Matigotxotegin jokatutakoa eta bi taldeek gola sartzeko aukera anitz izan zituzten. Zorionez, sarea mugiarazi zuen bakarra Gorjon izan zen, lehen zatiko bukaera aldean. Ongi borrokatutako hiru puntu.

LAZKAO 4–2 URNIETA
Golak: Eñaut, Ion Oruna.
KADETEAK. Partida bizia igande eguerdian Lazkaon ikusitakoa. Pabloren mutilek gol eder bat eginez aurrea hartu bazuten ere, berehala etorri zen etxekoen erreakzioa, eta hiru gol egin zituzten atsedenaldirako. Bigarren zatian, gorritxoek aldea laburtu eta arbitroak adierazi gabe utzitako penalty argi baten ondoren, etxekoek laugarren gola egin zutenean amaitu zen partida.  

URNIETA 5–1 SEGURA
Golak: Ander Paco (2), Iban Bruna, Endika, Yeray.
JUBENILAK. Iñakik, taldea hartu duen entrenatzaile berriak, jokalari beteranoen aldeko apustua egin zuen, eta kosta egin zitzaien jokoan sartzea. Hala ere gol bateko abantailarekin joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatia hasi orduko egin zuten bigarrena, eta handik aurrera lasai jokatuz aukera ugari sortu zituzten horietako hirutan asmatuz. Segurarren gol bakarra azken minutuan iritsi zen.

Munibe 2–0 Urnieta
ERREGIONALA. Gorritxoek berriro ere huts egin zuten berebiziko garrantzia zuen partidan. Orokorrean, jaun eta jabe izan ziren baina atzealdean egindako bi akatsek talde urnietarra kondenatu zuten. Lehen zatian aukera garbirik izan gabe nagusi izan ziren Rotetaren mutilak. Bigarren zatian, gaizki hasi arren, urnietarrak baloiaren jabeak izan ziren. Tamalez, korner batean etxekoak aurreratu egin ziren. Munibek jokalari bat galdu arren gorritxoek ez zuten abantaila hau baliatu eta gainera bigarren gol bat jaso zuten partida bukatzeko minutu gutxi falta zirela.

Asteburuko partidak
URNIETA ERREGIONALA–Touring
Urnieta. Larunbata 21. 17:45
Touring–URNIETA NESKAK  
Fanderia. Larunbata 21. 12:30
Baskonia–URNIETA KADETEAK
Martutene. Larunbata 21. 12:00
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!