Maskara lehiaketako irabazleak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ots. 19a, 18:27

Hotza bai, euririk ez ordea. Giro horretan iritsi ziren Kaldereroak herrigunera, inauterien atarikoa dena. Ehunka izan zen kalez kale hungariar kutsuko janzkerarekin mozorrotu zena.

Bestelako mozorro eta konpartsak ikusiko dira Andoainen asteburu honetan. Konpartsa horien artean bat nabarmendu behar bada, kopuruari dagokionez batez ere, hura La Salle-Berrozpeko Izartxo Aisialdi Taldearena da. Arduradunek aurreratu dutenaren arabera haurrak, gazteak eta guraso-helduak kontutan hartuta, guztira, 410 lagun irtengo dira konpartsan.
Hori guztia aurrera ateratzeko aurreko asteetan lanean jardun dute. Pasa den igandean konpartsako kide guztiak egunpasa Donostiara joan ziren. Hamaiketakoa, entsegua, bazkaria, jolasak... aspertzeko tarterik ez zuten izan.
Asteburuan herrian bertan mozorrotuta irtengo dira, beste konpartsa eta bakarkako inauterizaleekin batera. Argazkiak laster ikusgai izango dira aiurri.com gunean.


Asteazken eguerdian jakitera eman ziren maskara lehiaketako irabazleak:
8-9 urte
1. Saria:  Deiñe Zabalo.
2. Saria:  Albena Larrayoz.
3. Saria:  Ainhoa Armendariz
10-11 urte
1. Saria:  Iker Garces.
2. Saria:  Itziar Alzaguren.
3. Saria:  Libe Vilela.
12-14 urte
1. Saria:  Josu Iraola.
2. Saria:  Leire Otermin.
3. Saria:  Aitor Zuñiga.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!