Greba deitzaileen arabera hamar hilabete dira negoziatzen hasi zirela, baina ez omen da aurrerapenik gertatu. Patronalak negoziatzeari uko egiten diola salatzen dute.
Urnietako egoera
Ambulancias Gipuzkoa S.Coop. enpresak Urnietako Irurainen dauka egoitza, esan bezala. Bertan 157 langile daude. Horietatik 57 kooperatibistak dira, eta gainerakoak langileak. Azken horien eskubideen alde antolatu dira mobilizazioak.
Batzuen eta besteen arteko aldeak nabarmenak direla diote langileen ordezkariek. Antza denez, langile soilak 1.075 euroko soldata eskuratzen du, eta kooperatibista batek jasotzen duen kopuruaren erdia da.