Uzturrera goiz buelta, Zaldunita egunean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ots. 16a, 11:31

Otsailaren 22an, Zaldunita egunean, garai bateko ohitura berreskuratuz, Uzturrera mendi ibilaldia antolatu du Aizkardi mendi taldeak. Olaederra kiroldegiaren paretik abiatu eta Onddo zeharkatu ondoren, Belabietatik (690m.) barrena ailegatuko dira Uzturrera (730m.). Menditik Tolosara jaitsitakoan, iñauteriez gozatu ahal izango dute.

Mendi irteeran parte hartzeko ez da inon izenik eman beharrik. Nahikoa da igandean goizeko 08:30etan Olaederra kiroldegiaren aurrean azaltzea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!