Hernaniko III. Sagar Lasterra otsailaren 28an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ots. 15a, 23:36

Otsailaren 28an, larunbatarekin ospatuko da Hernanin hirugarrenez Sagar Lasterra deituriko herri krossa. Partaideek 8 kilometrotako ibilbidea egin beharko dute. Goizeko 11etan Ibarluzen hasiko den lasterketa honek, Hernaniko sagardotegien gunetik  ibilbidearen zatirik handiena egin ondoren, polikiroldegian  izango du helmuga. Parte hartu nahi dutenek izen emateko aukera dute www.herrikrossa.com-en. Hernaniko Izaskun, Axeri eta Mitxel kirolak dendetan, edota Donostiako Laister eta Apalategi kirolak dendetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!