900 sinadura Mikaela Enea eraistearen aurka

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ots. 14a, 16:14

Igandean eman zitzaion bukaera Idiazabal kalean kokaturiko Mikaela Enea etxea botatzearen aurkako sinadura bilketari. Azkenean, 900 sinaduratik gora jaso dira herriko denda eta tabernetan. Herritar talde batek bultzatutakoa, besteak beste, herriko arkitektu ezagun diren, Ander Beristain, Daniel Segurado eta Javier Segurado, sinadura bilketa honen eragile izan dira. Pozik agertu dira herritarrek emandako erantzunarekin eta jakinarazi dute hurrengo egunetan Udaletxean aurkeztuko dituztela jasotako sinadura guztiak.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!