Bastero Kulturguneko ekitaldi aretoa txiki geratu zen Aipamen Berezien hirugarren edizioa gertutik jarraitzeko. Alberto Agirre abesbatzak "Agur jaunak" abestiarekin hasiera ederra eman zion ekitaldiari. Jon Miranda Txolarre irratiko esatariak ere maisuki gidatu zuen ekitaldia. "Herri bat, eskola bat" lemapean jardungo balira bezala Larraulgo Eskola taldekoak gogotsu aritu dira azken sasoian urte luzez itxita egon zen eskola irekitzearen alde. Eta lortu, lortu dute. Haientzat izan da Gizarte alorreko aipamena.
Kulturakoa Asteasun eta Andoainen kokatu behar da. Ahanzturarik berreskuratu dituzte Dantza-soka eta Ezpatadantza hurrenez hurren. Haientzat izan da Kultura alorreko aipamena.
Bi gazte izan dira aurtengo kirol aipamena eskuratu dutenak: Kattalin Olasagasti AKABA Bera Bera taldekoa eta Jon Gaztañaga Errealeko jokalaria.
Unerik hunkigarrienak Ohorezko aipamenarekin iritsi ziren. Hunkituta agertu zen Iñaki Arregi bere adiskidea, baita Joxe Mari Olazabal sariduna ere. Ikusleen artean ere emozioz beteriko ikusle ikusi ziren. Joxe Mari Olazabalek elkartasunean eman du bere bizitza eta horregatik Bazkunaren aipamena eskuratu zuen. Eskerroneko hitzak izan zituen berak herritarrentzat eta etxekoentzat.
Amaiera ederra izan zuen ekitaldiak, Alberto Agirre abesbatzarekin ederki hasi baitzen saioa.