Herria Kantuz ekimena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ots. 13a, 13:17

Bihar, otsailaren 14an izango da Herria Kantuz ekimenaren bigarren saioa. Arratsaldeko 18:00etan Behar-Zana elkarteak prestatutako meriendaren ondoren, Berdura plazatik kalez kale abiatuko dira kantariak 19:00ak aldera. Nahi duenak liburuxkak eskuragarri izango ditu errazago kantatu ahal izateko. Oinkari Dantza Taldea, Eresargi Abesbatza, Loatzo Musika Eskola, Eresargi Txiki Abesbatza eta hainbat herritarrek abian jarritako ekimenak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu parte hartzera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!