Otsailaren 16an Salesiar ikastetxetik IAT-ITVrako espaloia itxi egingo da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ots. 13a, 10:33

Datorren astelehenean, otsailak 16, Urnietako Ergoien auzoan, Salesiar ikastetxetik IAT-ITVren pabiloirainoko espaloia moztu egingo da. Mozketa hau Urumeako autobidearen Urnietako hegoaldeko irteerako lanak direla eta egingo da, eta bi hilabeteko iraupena izango du. Mozketa hau dela eta, Erratzu industrigunera autobusez etortzen direnei, Irurain baserriaren ondoko geltokia erabiltzea gomendatzen zaie. Eta bertatik oinez pasa behar dutenei, Salesiar ikastetxeari buelta osoa ematea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!