Euskalduna: Areto tutbol taldeen kronikak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ots. 12a, 13:31

laskorain 3–3 EUSKALDUNA
Golak: Oskar "Latigo" Lasa (2), Jon "Robinxou" San Jose.
ARETO FUTBOLA, NAZIONAL B.Gipuzkoarren arteko beste derby-a  jokatu zen pasa den asteburuan Tolosan. Partidak hainbat fase izan zituen, lehen zatian bi taldeen arteko errespetua izan zen nagusi bi taldeak kantxa erdian arerioaren hutsegite baten zain ziren kontraeraso azkar batean lehen gola sartzeko. Lehen gola andoaindarren alde erori zen Lasak jokaldi bikaina egin
zuen bandatik eta bere erdiraketa tolosarren defentsa batek bere atean sartu zuen.
Zortea andoaindarren alde zegoela ematen zuen. Laskoraindarrak beren jokoa aurreratu egin zuten eta pare bat aukera izan zituzten, baina andoaindarren atezainak, Imanol "Armiarma" Mateosek geldiketa ederrak egin zituen. Honela lehen zatia 0-1koarekin amaitu zen partida. Bigarren zatian tolosarrak pressing-a egin zuten kantxa osoan baina hasieran ez zuten baloia lapurtzea lortzen. Orduan andoaindarrek bigarrena sartzea lortu zuten. Partida honela zela Laskoraingoek beraien pressing-a estutu zuten eta andoaindarrak ez ziren baloia jokatuta ateratzeko gai izan.
Baina lehen zatia zortea andoaindarren alde izan bazen, oraingoan tolosarrek eduki zuten zorte apur hori haien lehen gola sartzeko. Gol honek tolosarrak erabat berpiztu zituen eta bi jokaldi bikainetan beste bi gol sartu zituzten markagailua irauliz. Andoaindarrek atezain jokalari taktikarekin aukera paregabeak lortu zituzten baina berdinketaren gola ez zen ailegatuko partida amaitzeko minutu eta erdi falta zen arte.
Korner jokaldi batean kanpotik egindako jaurtiketa baten ondoren, atezainak ez zuen baloia harrapatzea lortu eta hor azaldu zen San Jose berdinketaren gola sartzeko. Partida 3-3 amaitu zen puntu bikaina andoaindarrentzat kantxa zailean lortutakoa.
Euskalduna Areto Nac.B–Iturriondo
Larunbata, 14. 17:00, Allurralde.

UDA OÑATI 3–2 EUSKALDUNA
Golak: Jon Rodriguez, Julen Torregaray.
ARETO FUTBOLA, 3. MAILA. Partida zailari ekin zioten igande goizean etxetik urrun, Oñatin hain zuzen. Hori guztiari bidean aurkitu zuten eguraldi kaxkarra gehituz gero, futbolean aritzeko ez zen giro. Partidaren hasieran urdiñak aurretik ipini ziren markagailuan. Denbora gutxirako, ordea, abiadan bi gol sartu zituzten eta. Atsedenaldira joatekoak zirenean berdinketaren gola sartu zuten, eta gaitzerdi. Bigarren zatian partida zoro samar zegoen, baloia alde batera zein bestera zihoala. Ez zen inor jokoan nagusitzen.
Akats batek ekarri zuen gola, Euskaldunarentzat porrota bilakatu zena. Sailkapeneko 3.postuan daude orain, helburu beretsuari eutsiz: ligaska lehen lau postuetan amaitzea.
Euskalduna Areto 3M–Xagua Club
Larunbata, 14. 15:45, Allurralde.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!