Ganbara saski taldea, kronikak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ots. 12a, 13:31

ERROIBIDE 57–45 GANBARA
SENIORRAK. Oso partida lehiakorra, jokoan eta markagailuan alde gutxi zegoen. Huts egiterik larrienak paseetan izan ziren eta hori izan zen partida galdu izanaren arrazoi nagusia.
Zonakako defentsan aurkariak bi metroko bi jokalari zituen eta gainera epailea ez zen oso fin ibili. Ez batzuren alde, ezta besteren alde. Baina bereziki Andoaingo taldea kaltetu zuen.
ASTEBURUKO PARTIDA:
GANBARA-BASKOPLASTICA
Allurralde, larunbata 14. 19:15.

ZAST 82–42 GANBARA
KADETEAK. Oso talde ona, pisu eta altueran ordea beste maila batean daude. 42 puntu sartu izanak pixkanaka hobetzen doazela erakusten du. Galdu duten partidarik gozoena izan daiteke. Jokalari batzuei gehiago eskatu behar zaie buruz burukoetan eta taldeko jokoan.
ASTEBURUKO PARTIDA:
GANBARA-EASO AMARA
Allurralde, larunbata 14. 09:15.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!