Leizaran eskubaloi taldea, kronikak eta partidak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ots. 12a, 13:30

PASA DEN ASTEBURUKO EMAITZAK
Leizaran JubN    12–12    Amaña
Leizaran KadN    13–22    Pulpo”B”
Arrate”B”    14–25    Leizaran InfM
Elgoibar    18–9    Leizaran InfN

ASTEBURUKO PARTIDAK
Leizaran Ernio SenM–Tolosa
Allurralde.Igandea, 15. 11:45
Leizaran SenN–Elorrio
Allurralde. Igandea, 15. 10:15
Ereintza–Leizaran JubN
Pasai Donibane. Larunbata, 14. 19:30
Urnieta–Leizaran JubM
Urnieta. Larunbata, 14. 16:00
Tolosa–Leizaran KadM
Tolosa. Larunbata, 14. 17:00
Amaña–Leizaran KadN
Eibar. Larunbata, 14. 17:00
Leizaran InfN A–Pulpo A
Allurralde. Larunbata, 14. 12:15
Arrate Amaña–Leizaran InfN B
Eibar. Larunbata, 14. 12:15

Leizaran 20–16  Ereintza
SENIOR NESKAK. Partida erabakigarria zen andoaindarrentzat, galduz gero, igoerako postuetatik kanpo gelditzen baitziren. Bazekiten ez zela aurreko asteburukoa bezain erraza izango eta gogor borrokatu beharko zutela. Horrela, gogotsu ekin zioten. Bigarren zatian bost goleko abantaila lortu zutenean, lasaitu egin ziren. Orduan aurkariak gora egin eta asko gerturatzea lortu zuen, baina, azken kontraerasoei esker andoaindarrek irabazi zuten.

Ordizia 16–38  Leizaran ERNIO
SENIOR MUTILAK. Garaipen erraza lortu zuten Ordizian, hasieratik bi taldeen arteko aldea berehala nabaritu zen, atsedenaldirako 6-16 aurretik ziren Leizarangoak. Bigarren zatia berdin hasi eta abantaila hori handitzen joan zen. Igandean partida zailagoa dute: Tolosa.

Leizaran 23–25  Urola
JUBENIL MUTILAK. Aurreko astekoa bezala, partida estua. Honetan, ordea, emaitza alderantzizkoa izan zen. Amaierara berdinduta iritsi zen emaitza, baina, prezipitazio batzuen ondorioz, kanpoko taldeak partida poltsikoratu zuen.

Leizaran 34–25 Ordizia
KADETE MUTILAK. Andoaingo taldeak lo hasi zuen partida, baina pixkanaka esnatzen joan eta kontrola hartu zuen. Epaileak hainbat momentutan lau jokalarirekin utzi arren, lasaitzeko moduko abantailarekin joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatian bide beretik jarraitu zuen jokoak. Garaipen honekin Andoaingo mutilak lehen postuan aurkitzen dira azken jardunaldiaren faltan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!