Euskalduna Andoain, kronikak eta partidak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ots. 12a, 13:30

HONDARRIBI 1–2 EUSKALDUNA
Golak: Igor Artola, Sergio Pelaez.
ERREGIONALA. Bazen garaia! Merezi zuten eta, egiari zor, beharrezkoa zen garaipena. Mailako onenentsuenaren aurka parida bikaina jokatu zuten. Zorigaiztoko partida askoren ondoren, merezitako saria lortu zuten urdiñek. Garaipen sonatua, bai horixe. Aurkaria jokalari bat gutxiagorekin geratu arren banakoa lortzeko gai izan zen. Partida aurrera zihoan, Euskalduna bigarren gola egiteko gogotsu zebilen baina ezin. Eta halako batean arbitroak aurkako penaltia seinalatu zuen andoaindarren aurka. Ezkurdia atezainak protagonista izan nahi zuen eta geldiketarekin indarra eman zien gainerako taldekideei. Ondo baino hobeto baliatu zuten bigarren golarekin hiru puntuak eskuratu zituztelako.

EUSKALDUNA 4–1 zumaiako
Golak: Richar Huerta (2), Axier Extremera (2).
Ohorezko jubenila. Tinko eta zailtasunei aurre eginez garaipen zabala eskuratu zuten.

URKI 1–5 EUSKALDUNA A
Golak: Álvaro Toledo (2), Julen Barandiaran (2) eta Cristian Guijarro.
KADETEAK. Elurra ez zen erabat aldendu eta eguraldia zatarra zen oso. Hori guztia kontutan izanda, maila polita erakutsi zuten etxetik kanpo.

OIARTZUN 2–1 EUSKALDUNA
Golak: Aritz Rodriguez.
INFANTILAK. Esku hutsik iritsi ziren, tentsioa eta kontzentrazio gabezia nahiko izan ziren partida galtzeko.

EUSKALDUNA B 1–5 inter
KADETEAK.
AMARA BERRI 0–4 EUSKALDUNA
KADETEAK, NESKAK. F8.
udarregi 1–1 EUSKALDUNA
INFANTILAK F11.
EUSKALDUNA 6–1 ELIZATXO
INFANTILAK, NESKAK. F8.
EUSKALDUNA 0–4 ANTIGUOKO
ALEBINAK, TEKNIFIKAZIOA.

 

ASTEBURUKO PARTIDAK
Euskalduna Pref– A. Ondarroa
Larunbata, 14. 16:30, Allurralde
A. Ondarroa –Euskalduna Jub
Larunbata, 14. 16:30, Ondarroa
Euskalduna Kad 1A- Eibartarrak
Igandea, 15.12:00,  Allurralde
Euskalduna Kad 1B – Martutene
Larunbata, 14. 18:30, Allurralde
Euskalduna InfM– Ilintxa
Igandea, 15.10:30, Allurralde
Euskalduna InfF11 M– Antigua
Larunbata, 14. 12:45, Allurralde
Euskalduna KadF8N – Beti Ona
Larunbata, 14. 11:15, Allurralde
Euskalduna InfF8N - Urnieta
Larunbata, 14. 11:30,  Allurralde

ALEBINAK, ESKOLARTEKOA
Larunbata 14.     Allurralde.
Lsb 5–Ikastola 5.     09:15.
Ondarreta 5–Udarregi 5b.     09:30.
Ondarreta 6–Udarregi 6b.     10:15.
Lsb 6 – Urnieta 6b.     10:30.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!