Urnieta K.E. futbola: kronikak eta asteburuko ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ots. 12a, 13:28

Urnieta 5–1 Mariño
Golak: Iker Gorjon (5).
INFANTILAK. Urnietako gaztetxoenek bi aurpegi erakutsi zituzten igandeko partidan. Lehen zatian zoragarri aritu ziren eta norgehiagoka lau golekin guztiz erabakita utzi zuten. Bigarrenean, lanak eginda zirelakoan erdi lo atera eta irundarrek gola lortu zuten. Hala ere, etxekoek bosgarren gola sartzeko aukera izan zuten, gol festa gazi-gozoa itxiz. Norgehiagokako protagonista Gorjon izan zen. Urnietarren aurrelariak bost golak lortu baitzituen. Zorionak Iker!!

URNIETA 2–0 EIBARTARRA
Golak: Eñaut, Ibai.
KADETEAK. Lesioak eta gaixotasunak medio, jokalari asko faltatu arren etxeko taldean, garaipena lortzeko gai izan ziren. Hala ere, lehen zatian ez zuten golik lortu, eta berdinketarekin joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatian gol aukera gehiago sortu zituzten gorritxoek, eta aldeko bi falta baliatuz bi gol egin eta hiru puntuak poltsikoratu zituzten.

AMAROTZ 0–0 URNIETA
JUBENILAK. Euri eta kazkabar artean jokatu zen Tolosako partida parekatua. Bi taldeek izan zituzten aukera garbiak markagailuan aurrea hartzeko, baina atzelariak, eta batez ere atezainak gailendu egin ziren aurrelariei. Partidaren amaiera aldera etxeko taldea hamar jokalarirekin geratu zen, baina aukera ederrak sortuagatik, orduan ere ez zuten asmatu atea zulatzen.

Urnieta 1–1 Beti Ona
Golak: Iñigo Andres.
ERREGIONALA. Aukera bikaina galdu zuten etxekoek hiru puntuak lortu eta jaitsiera postuak saihesteko. Lehen zatia oso berdindua izan zen eta batzuen eta besteen akatsetatik sortu ziren partidako aukera bakarrak. Ordea, bigarren zatia ederki hasi zen jokalari gorritxoentzat. Izan ere, berari egindako penalty-a baliatuz, Andresek aurretik jarri zuen Urnieta. Tamalez, handik gutxira, jokoz kanpoko posizio garbian, kanpotarrek berdinketa lortu zuten. 25 minutu gelditzen zirela, oreretarrak taldekide bat gutxiagorekin gelditu ziren, baina Urnietak ez zuen aukera hau baliatu.

GAINERAKO EMAITZAk
Baskonia 2–1 URNIETA NESKAK  

Asteburuko partidak
Munibe–URNIETA ERREGIONALA
Berio. Igandea, 15. 18:00
URNIETA NESKAK–Hondarribia  
Urnieta. Launbata, 14. 17:45
URNIETA JUBENILAK–Segura Goierri
Urnieta. Larunbata, 14. 16:00
Lazkao–URNIETA KADETEAK
Arizti Handi. Igandea, 15. 11:30
Internacional–URNIETA INFANTILAK  
Matigoxotegi. Larunbata, 14. 13:15
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!