Urnieta-Adarramendi-Urnieta kirol saioa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ots. 12a, 13:27

Sari aldetik indartuta dator jada hamahirugarren ediziora ailegatu den mendi proba. Martxoko azken igandean, hilaren 29an goizeko hamaiketatik aurrera ospatuko den igoeran parte hartzen dutenen artean saritu gehiago izango da aurten; lehen lau sailkatuek, lehen bi urnietarrek edota jarrita dagoen marka hausten duenak ez dira esku hutsik geratuko. Dagoeneko izena ematea zabaldu dute herrikrossa.com atari berrituan, 10 euroren truke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!