Zumeatarra elkartearen albistegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ots. 12a, 13:26

Lehengo igandean Rosa Luena, Hassan Aitchaou, Imanol Arruti, Gonzalo Sukunza, Jon Lanz, Jon Iturralde, Mikel Unanue eta Pablo Rodriguez Zumeatarra-ko korrikalariak  Azpeitian XLV. Euskadiko Kros Txapelketan lehiatu ziren.

Eguraldi txarraren ondorioz zelaia oso gaizki zegoen, lokatza nonahi eta oso labainkorra gainera, maldan gora ere nekez igotzen ziren lurrera erori gabe. Hala ere Andoaingo korrikalariek haien esku zegoena ahalik eta ondoen egiten saiatu ziren.

Sailkapena hauxe izan zen:
Neskak
  27. Rosa LUENA    32:04
Mutilak
  14. Hassan AITCHAOU    41:15
  60.Imanol ARRUTI    44:04
  63. Gonzalo SUKUNZA     44:07
  71. Jon LANZ     44:20
  78. Jon ITURRALDE     44:56
  84. Mikel UNANUE     44:56
139. Pablo RODRIGUEZ     48:35
Taldeka
  11. Zumeatarra-Andoain.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!