Cohen taldea, etxean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ots. 12a, 13:20

Otsailaren hamahiruan gaueko hamarretan, Sarobe Kontzertuak ekitaldiaren barruan Gasteizko Vice Presidentes eta Urnietako Cohen taldearen txanda izango da. “20 minutes to collapse” beraien lehenengo maketak izandako harrera onaren ondoren, urnietarrak gogotsu ari dira bigarren diskoa prestatze lanetan. Iazko maiatzaren 17an izan ziren azkenekoz herritarren aurrean.   

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!