Nazioarteko trebakuntza ikasle eta irakasleentzat

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ots. 12a, 13:20

Salesiarrak ikastetxea, ziklo ezberdinetan bigarren maila egiten ari diren ikasleen lan praktikak antolatzen hasi da. Horien artean, Hetel-ek eta Confebask-ek emandako diru-laguntzari esker, hamar ikasle atzerrira joango dira hurrengo hilabeteak igarotzera. Besteak beste Alemania, Britainia Handia, Polonia, Finlandia, Lituania, eta Portugalera.
Irakaslegoaren prestakuntzari dagokionez, mekanika eta elektronika arloetako irakasle bana atzerrira doaz, bat Holandara eta beste Alemaniara. Bertan hainbat enpresa eta ikastetxe ezagutuko dituzte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!