Lizarribar autoz San Juan plazara ailegatutakoan, bertaratu zirenek, bertso, trikititxa doinu eta txalo artean harrera egin zioten. Herriko hamabi gazteek agurra dantzatu eta lore sorta bana oparitu zieten Joni eta baita bere sendiari ere. Urnietarrak bertaratu zirenei eskerrak eman eta kartzelatan zein ihesean daudenak ez ahazteko eskatu zuen. Kantoi tabernako argazkia kendu eta lehen topa eginez amaitu zuten goizean goiz Toulongo frantziar espetxetik abiatu, La Jonqueran aske utzi eta Urnietan gauez amaitu zuen bidaia luzea.
IGANDEAN, ONGI ETORRI EKITALDIA
Lehen ongi etorria aske utzi zuten egunean egin bazitzaion ere, igande honetan, izango da Jon Lizarribarren omenezko ekitaldi nagusia. Eguerdiko 13:00etik aurrera San Juan plazan.
Jarraian, herri bazkaria egingo da. Txartelak dagoeneko salgai daude honako lekuetan: Xauxar eta Kantoi tabernatan.